Dena - Nanga Parbat

Etengabe distantziak bereizten
Memoriaren pisua igoera galarazten
Etengabe elkar neurtzen
Memoriaren pisua igoera galarazten

Burua beti gailur bila
Baina errealitateak grabitatea tramite

Memoria bidesari ankerrena

Gerrak bakezalez beteta
Gauza asko ezin dira ondo kontatu
Aspaldi gabiltz lurra jaten
Gailurrak igotzeko tutorialak ikusten
Azkarregi goaz eta eztakigu gelditzen
Mingain ta sudurrak komun guztiak garbitzen
Eta nola ditugu oraindik asmoak irudikatzen
Egurra jasotzen aspaldi ohitu baginen?

Behar dut arrazoiren bat gailurrak hegan gainditzeko
Lau paret hauek mila bilakatzen hasteko
Atzerantz beharrean aurrerantz ikusteko
Elkar suntsitu beharrean geroa eraikiz handitzeko
Gauzak ezabatzea interesatzen ez zaidan arren
Oroimenari herra dario
Geroa ez da existitzen

Baina aldatu gaitezkela ez du inork ukatzen

Written by:
Beñat Eizagirre Artetxe, Unai Aretxabaleta Zelaia, Xabat Ituarte Bengoetxea

Publisher:
Lyrics © O/B/O DistroKid

Lyrics powered by Lyric Find