Doce C - Iraganaren kutxa (feat. Josue)
Eredua gaitzetsi ondoren galdu nitun paperak
Ordaindu ez ditut baina puskatu bai platerak
Erantzunen ordez bidertu zian galderak
Zorigaitza dakarkit zoriontasunaren bideak
Ta nahiz ta denak puntu berean hasi
Batak bidea ina du ta besten biden sasik
Ahal du galdu baina baita ahal du ikasi
Ezer ez dunak galtzeko ezer ez kasi
Kostatu zaio baina pasa ditu sastrakak
Orbainak baditu ere fresko sentitzeitu hankak
Ta nahiz ta malda egon ez du sentitzen aldapa
Senak esaten baitio ez dula behar mapa
Bidea ina zuna aldiz sentitzen da arraro
Ez du egarria asetzen emanda ere bost trago
Zama pisutsu ite zaio,
Bidea luzea baino gehiago
Ta nahi baldin bazu
Bialdu dezakegu bizitza pikuta
Baina hartara eluke aurkituko pikondoan fruta
Aukeran nahiago det hartu zikuta
Ta lokartuta, izatea zer zen ahaztuta
Amildegian amilduta, ezerean murgilduta
Ez-izateak mugatuta, iparra galduta
Bi kalo ta hiru palo gazte haien burutan
Bide okerra hartu dute boy-scouttek rutan
Bizitza erre zan sutan ta errautsak auskalo ze lekutan
Gazi zaporezko gerezi gehiegi
Geziaren hortz zorrotzetan dira bereizi
Berezi izateagatik soilik ezten merezi
Eztenak ziztatu zidanez geroztik ezin det bizi
Nor naizen da funtsez non naizen hezi
Ta nahi badet ere ezin det aldarazi
Kasi kasualidaik ez, kausalidade hutsez
Haziko da enborra, zizarez edo lorez
Izana dana dena bada hurrengoaren kausa
Normala giltzapen sentitzea iraganaren kutxan
Ez nao nere saltsan, ur hotzakin negu-gorrin dutxan
Erreserbak hutsak, lehortu zait azala, zerrautsa
Arazoa lehenaldia izango dala orain gaurkoa dana
Ta askatzeko berandu dala
Errekara bota nitulako giltzan kopia danak
Errekara bota nitulako giltzan kopia danak
Written by:
Josu Muñagorri
Publisher:
Lyrics © O/B/O DistroKid
Lyrics powered by Lyric Find